Atxikimendu oharra


Abendua gerturatu ahala, euskal selekzioen inguruan zalaparta pizten da urtero. Aurreko urteotan, Euskal Herriko kirolariok gai honen inguruan dugun iritzia publikoki adierazi ahal izateko (prentsa agerraldi edota atxikimendu zerrenda luze bidez), harremanetan izango zinen beste kirolariren batekin, ziurrenik.

Testuinguru honetan, kirol esparru ezberdinetako hainbat kirolari bildu eta guztion artean zerbait egitearen beharra adostu dugu. Garbi dugu, kirolariok pausurik ematen ez badugu egoera ez dela sekula aldatuko, eta horregatik, geuk, euskal kirolariok, geure kabuz antolatzearen beharra azpimarratu nahi dugu.

Euskal herritar sentimendua dugun kirolariok batera aritzea da lortu nahi duguna. Elkarren babesean, elkar ulertuaz, bide berriak landu eta aukera berriak zabaltzeko.

Euskal Herria aintzat hartu eta sentimendu horri uko egin gabe kirola egin ahal izatea lortu nahi dugu, ez besterik. Gaur egun ez dugu zazpi lurraldeetako kirolariok barnebildu gaitzakeen etxerik ere. Eta batera aritu nahi badugu, beharrezko dugu batuko gaituen etxe hori eraikitzea. Guztion artean. Amateur edo profesional, neska eta mutil.

Denborarekin etorriko dira zehaztasunak, baina hasteko, aipatutako ideia nagusi hauekin ados gauden euskal kirolariok norabide berean arraun egiten hastea pausu handia litzateke. Eta, horregatik zuzentzen gara zugana. Batera joan gaitezen.

Gaurdanik hasi nahi dugu bidea egiten. Eta hau guztia herritarrei azaltzeko abenduaren 27an ospatuko den “KirolHærria” jaialdiaren antolaketan eta ekitaldian parte hartzeko deia luzatzen dizugu. Aurrenengo aldia izango da 7 lurraldeetako euskal kirolariok elkartu eta gure kabuz, guk antolatuko dugun zerbait egiten dugula.

Horrexegatik, inoiz baino gehiago, euskal kirolari guztiok gara beharrezko. Jaialdiaren berri emateko ere, guztion babesaz egiteak du indar gehien. Honetarako, esparru ezberdinetako hainbat kirolariren artean adostutako 3 ideia nagusi oinarri harturik (ondorengo orrian daude ideia nagusi hauek), AB27an egingo den jaialdirako deialdia, atxikimendu zerrenda luze batez lagundurik egitea erabaki da. Eta martxan dago jada.

Zuk ere sinatu! Eta zabaldu inguruko kirolariei!

Aipatu ditugun aurrera begirako asmoez hitz egiteko, eta une hauetan zehazki AB27ko “KirolHærria” jaialdiaren prestaketan aritzeko (jada zehazten ari gara egitarauaren nondik norakoak) kirolarion batzarrak egiten ari gara (bilera egunak zein diren jakiteko jarri harremanetan orri hau banatu dizun kirolariarekin).

Bertan egon nahi duen kirolari orok zabalik ditu ateak! Zatoz!

Bukatzeko, aipatu nahi dugu, atxikimendu zerrenda Durangoko Azokan aurkezteko aukera dugula. Egun egokiak dira, prentsaren arreta guztia bertan izaten delako. Beraz, abenduaren 4rako zerrenda osatua izaten saiatu beharra dugu.

Ekin lanari, beraz!

Besterik gabe, besarkada handi bat!!

Euskal Herriko Kirolariak

- Atxikimendua emateko testua, ondorengo orrian duzue.

- Bildutako atxikimenduak atxikimendua@gmail.com helbidera

bidali.

- Atxikimendua ematean, zehaztu:

Izen-abizenak-herria-kirola-taldea.

Orri hau sinatzen dugun euskal kirolariok, jarraian dauden 3

ideia nagusiekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu:

1.- Kirola egitean, Euskal Herria aintzat hartuaz, euskal

herritar gisara aritzeko aukera izatea lortu nahi dugu.

2.- Nazioartean, bakarka edo taldeka, geure herria (Euskal

Herria) ofizialki ordezkatuaz parte hartzeko aukera izatea lortu nahi

dugu.

3.- Honetarako, zazpi euskal lurraldeetako kirolariok

barnebilduko gaituen tresna baten beharra aitortu, eta hau sortzen

saiatzeko gure borondatea azaltzen dugu.

Aurrez aipatutako ideiekin bat egiten dugun kirolariok bildu, indarrak metatu eta elkarrekin bide berri bat hastera goaz.

Lehenengo harria, abenduaren 27an jarriko dugu, Donostiako Belodromoan antolatuko dugun “KirolHærria” deitu diogun ekitaldian.

Beraz, dei egiten diogu euskal jendarteari abenduaren 27an, arratsaldeko 17.30etan bertara azaltzeko.

Euskal Herriko Kirolariak

Ikerne Badiolak azken urteotan benetako elebitasunaren alde emandako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzea egotzi dio Hezkuntza sailburuari eta Euskadiko Eskola Kontseiluak erantzun sendoa ematea espero du

Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak gaur goizean aurkeztu dituen curriculumari buruzko dekretuek “orain arte sail horretan izandako arduradunek benetako elebitasunaren alde lortutako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzen” dituztela salatu du Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak. Hori dela eta, Euskadiko Eskola Kontseiluak Hezkuntza sailburua atzera egitera behartuko duen erantzun sendoa ematea espero du Badiolak.

Bere irudiko, euskarak eta gaztelaniak hezkuntzan jasotzen duten tratamendua berdintzeko Celaak plazaratu duen asmoa “sekulako arduragabekeria” da, “biak hizkuntza ofizialak diren arren, errealitateak bien arteko desoreka izugarria dagoela erakusten duelako, euskararen kalterako, noski”. Horren harira, azaldu du Badiolak, Euskal Herrian dugun egoera diglosikoan euskara da bereziki indartu behar dugun hizkuntza eta horregatik ezinbestekoa da irakaskuntzan euskara hizkuntza nagusia izan dadila, ez bakarra, nagusia baizik, Hezkuntza Sailaren lehengo dekretuek esaten zuten moduan”.

Halaber, iragan legealdian Hezkuntza Sailak egindako curriculumak hezkuntza eragile gehienen adostasuna lortu zuela nahita ezkutatzea egotzi dio EAko buruzagiak Isabel Celaari. Beraz, salatu du, “iraina da Celaak doktrinamendu abertzaleaz hitz egitea”.

Orioko EA eta Onintza Lasa Gipuzkoako EAtik, Ikastolaren alde DBHko eraikin berriaren inaugurazio ekitaldian











EAJ, PSE eta Hamaikabat alderdiek sinatutako fiskalitate akordioa Gipuzkoako gizartearen kalterako da eta H1!-ek EAJn sartzeko egindako lehen ordaina

2009/10/23

Eusko Alkartasuna de Gipuzkoa denuncia y se opone con la máxima firmeza al principio de acuerdo alcanzado en materia fiscal por PNV, PSE y Hamaikabat en la Diputación Foral porque es incomprensible que, en un momento de grave crisis económica, esta institución vaya a suprimir el Impuesto de Patrimonio y esté dispuesta, por consiguiente, a renunciar al ingreso de las decenas de millones de euros que aporta esa figura impositiva a las arcas forales. Y es incomprensible porque con medidas tan irresponsables como ésta la siguiente consecuencia será que, dentro de pocos meses, la Diputación nos dirá a todos los guipuzcoanos y guipuzcoanas que no hay dinero suficiente para soportar los niveles de calidad del Estado de Bienestar.

EA de Gipuzkoa acusa a PNV, PSE y Hamaikabat de falsear la realidad contable del ente foral cuando afirman que la eliminación del Impuesto de Patrimonio no afectará a la recaudación global de Hacienda, ya que los ajustes que han previsto en las rentas de capital de ninguna manera van a compensar las pérdidas derivadas de la supresión del Impuesto de Patrimonio. Por no hablar de la eliminación de las sociedades de inversión de capital variable (Sicav), que es donde se ocultan las grandes fortunas para esquivar al fisco y que, al parecer, van a salir beneficiadas del acuerdo de PNV, PSE y Hamaikabat, justo al revés que la sociedad guipuzcoana en su conjunto, que va a ser la pagana de la irresponsabilidad política de esos partidos.

Hace aún pocos meses, EA puso como condición inexcusable el mantenimiento del Impuesto de Patrimonio para llegar a un acuerdo fiscal con el PNV en Gipuzkoa y todavía hoy apuesta no sólo por mantenerlo en este herrialde, sino por extenderlo asimismo a Araba y Bizkaia. Los tránsfugas de Hamaikabat, en cambio, apenas si han tardado nada para deshacer los contenidos de aquel pacto en lo que, sin duda alguna, es su primer pago al PNV para su futura absorción por esta formación.

Beste modu batean

Aurrekoan Iruñan izan nintzen Eusko Alkartasunaren eguna ospatzen, egia esan zentzua du Euskal Herriko hiriburuan ospatzeak, bertatik hasi delako euskaldun edo abertzale garen gehiengoari ilusioa berpiztu dion saiakera bateratua, hau da, erakustea gizarteari badagoela askatasunez eta bakean bizi nahi duen herri historiko bat, bai europan eta nazioartean ere, azken finean, beste ikuspegi bat, beste egiteko era bat aplikatu nahi diona herri santu honi, kasu honetan nazio ikuspegia dugunon aldetik eta harro gaude, ez dugu inolako lelo historizistarik behar!

Hau azaltzeko asmoz nator testu hau idazten jarraitzera ondorengo parrafoetan, Karkarak ematen didan aukera honetan, konkretura joko dut beraz. Hasteko, badaude pare bat gai herrian bueltaka ibili direnak denbora luzean zehar eta egia esan, uste dut denboran zehar eternizatzen ari direla, adibidez, herriko gaztetxea eta Ikastolaren eraikin berriaren inguruko gora-beherak, plan urbanistikoak (Munto, Eroski) …

Herriko EAko zuzendaritza hartu genuenetik pixkanaka-pixkanaka joan gara erritmoa hartzen eta esperientziarekin ikasten, ahalik eta erabaki honenak hartuaz udalerriarentzat eta bertako herritarrentzat, guztiontzat, baina erabakigune hontan bakarrak ez garenez, beste batzuekin tartekatu behar guzti hau eta askotan ez da gusto honekoa izaten.

Dagoeneko haurtengo Gazte Festak pasa dira eta Gaztetxearen gaia luzerako doala pentsatzen hasia naiz eta gara beste batzuek ere. Dikeko lokalaren tramitazioak, normalean bezala oso luzeak izaten dira eta beraz, gogo politikoa eta nahia jarri behar dira bereziki, nik askori aipatu diodan bezala, gehienbat, herriko gazte OROK beren gunea behar dutelako eta hala eskatzen dutelako, kasu honetan 16-18 urtetik gorakoenek gune publiko eta ireki bat izan dezaten eguneroko aisialdian. Eta hau guztia zergatik? Non egongo dira bitartean gure herriko gazteak? Bai, lokal pribatuak badaude noski, baina hori al da Udalak egin beharreko ekarpena, hala gazte guztiak elkar-trukatuko duten gune publiko bat eskaintzea hobe? Ni bigarren aukerarekin nator bat eta hau konpontzeko hitz egin eta lanean jartzea da aukerarik honena, izan daitekeen konponbiderik errazena, gerora arazo bilakatu ez dadin.

Udala denok osatzen dugu eta beraz, denon ardura eta arazo dira bertan planteatzen zaizkigun gai guztiak. Nik gutun honekin zera adierazi nahi nuen, bai Ikastolako eta baita gazte orori (gazteak izaten baitira gehien politikan konfidantza galdua dutenak, denon artean aldatu beharrekoa da hori), beste edozein herritarri bezala, beste modu batean gauzak egitea posible dela eta beste eredu eta praktika motak ditugunak ere bagarela politikan. Beraz, konfidantzarekin eta ekinaren-ekinaz lortuko ditugun helmugak izango dira aurretik aipatu ditudanak.

Ongi izan denori eta elkar topatuko gara.

Oier Garmendia (Orioko Eusko Alkartasunako idazkaria)
Karkaran (Aia eta Orioko aldizkaria) publikatua

Done Jakue bidearen interpretazio zentroa zabaldu dute



Britenean kokatu dute zentroa eta jada ikusgai dago edonorentzat


Gaur goizeko 11etan inauguratu dute Done Jakue bidearen interpretazio zentroa Iturriaga Jauregian –herrian Britenea bezala ezagunagoa–. Ekitaldian Jon Redondo alkateaz gain, Leire Zinkunegi turismo zinegotzia, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Maria Jesus Aranburu kultura diputatua eta Done Jakue bideko lagunen elkarteko Pako izan dira.
Hitza hartzen lehena Jon Redondo izan da. Orioko alkateak aurreko legealdietan aritu zirenei eman nahi izan dizkie eskerrak, batez ere Elena Legarra EAko zinegotzi ohiari. Haien lanaren fruitua ari gara jasotzen gaur gu hemen, guk ireki besterik ez dugu egin.


Redondoren atzetik Maria Jesus Aranburuk Interpretazio Zentroa, Aldundiaren eta Udalaren interesaren emaitza dela esan du eta dei berezia luzatu die gipuzkoarrei bidea ezagutzeko.
Azkenik Markel Olanok hitz egin du. Olanok honekin herri nortasuna indartu dela adierazi du eta euskal ikuspegitik Nafarroako bidea erreferente izan arren, Gipuzkoan leku garrantzitsuak badirela azpimarratu du.


Euskal Herriko lehen interpretazio zentroa da eta Europan kostako bideko lehena. Espai-Visual enpresa katalanarekin elkarlanean egindakoa da eta bertan izango da hemendik aurrera Orioko turismo bulegoa. Orainarte 6 hilabetez irekitzen zen, baina Redondok esan duenez Orio turismoan erreferente izatea dute helburu eta urte osoan izango da zabalik.


Sarrerak 2€ balioko du, baina lehen bi asteetan ez da kobratuko, herritarrak bisitatzea ahalbidetu nahi dute-eta. Besteak beste, panel interaktiboak, bideoak, audioak eta arteari eta bideari buruzko informazioa biltzen da Iturriaga Jauregiko geletan.
karkara.com

EAk galdera bat aurkeztu du Herrizaingo sailburuak azal dezan zer nolako neurriak hartu dituen giza duintasunaren aurkako horrelako erasoak ekiditeko


2009/10/01 Eusko Jaurlaritza -->


Eusko Alkartasunak galdera bat aurkeztu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean Gobernuaren Kontrolerako hurrengo osoko bilkuran, datorren ostiralean, hilak 9, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak azal dezan zergatik erabili diren Ertzaintzak kendutako bi presoren argazkiak tiro praktikak egiteko eta, baita ere, argi dezan zer nolako neurriak hartu dituen giza duintasunaren aurkako horrelako erasoak berriz ere gertatzea eragozteko.
EAk kezkaz jakin du Interneten dagoen bideo batean bi kaputxadun tiro praktikak egiten agertzen direla eta, jomuga gisa, Garikoitz Etxeberria presoaren eta Koldo Alaña preso izandakoaren argazkiak erabiltzen dituztela; izan ere, Ertzaintzak argazki horiek kendu zituen Lizartzako Udaletxetik 2007ko uztailaren 2an.

Bideoak erakusten duenaren harira, Jesus Mari Larrazabalek "Ertzaintzak, beti eta salbuespenik gabe, giza eskubideen eta giza duintasunaren defendatzailerik sutsuena izan behar" duela gogorarazi du.

Bere hitzetan, "oso larria da ustez ertzainak diren bi lagunek tiro praktikak egiteko jomuga bezala bi pertsonaren irudiak erabiltzea eta, gainera, hori guztia Herrizaingo Sailarenak izan daitezkeen instalazioetan gertatzea.

Rodolfo Ares behartuta dago, politikoki zein etikoki, gertakizun horien ikerketa bultzatzera eta, egileak zigortzeaz gain, horrelakoak berriz ere errepikatuko ez direla bermatzeko neurriak ere hartu behar ditu".

Jatorria: Eusko Alkartasuna